Argider Isasti oñatiarrak SoplaoMan lasterketa irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 25a, 13:24
Argider Isasti artxiboko irudian.

Argider Isastik SoplaoMan lasterketa irabazi du astebukaeran. Igeriketa, korrika eta mendiko bizikleta batzen dituen lasterketa da SoplaoMan. 30 parte-hartzaile izan ziren irteera puntuan.

Egubakoitzean hasi zuten proba: San Vicente de la Barqueran, itsasoan, 10 kilometro egin zituzten igerian. Isastik 13. postuan irten zuen uretatik.

74 kilometro oinez eta 110 bizikletan

Ondoren, korrika egin zuten: 74 kilometro. Cabezon de la Salen izan zuten helmuga. Oinezko proba bukatuta, mendiko bizikletako proba geratzen zitzaien parte-hartzaileei. 110 kilometro bizikleta gainean.

2012an ere irabazi zuen

Isasti izan zen hiru probak batuta denbora onena egin zuena. Ez da lehenengo aldia oñatiarrak proba hori irabazten duena: 2012an ere irabazi zuen –orduan oinezko proba eta bizikleta proba egin zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak