Sara eta Iñaki Gomez nagusitu dira aurtengo Berdintxiketan

Ander Larrañaga 2015ko mai. 15a, 21:43

Aurten Berdintxiketan herri lasterketa mistoa, bosgarrenez antolatu du MUko Enpresagintza fakultateak eta Aloña Mendi taldeko Sara Gomez oñatiarra eta Iñaki Gomez legazpiarra izan dira garaile. Bestalde, Edurne Elkoroiribe eta Jon Mikel Larrañaga oñatiarrak izan dira lehen bikote debagoiendarra.

"Beste urte batzuetan baino jende gutxiago animatu da, agian eguraldiagatik izan daiteke; guztira 30 bikote inguruk hartu dute parte" azaldu du antolakuntzan ibili den Eunate Eliok, MUko Enpresagintza fakultateko berdintasun taldeko kideak. "Banak zein binaka lehiatzeko aukera egon da, baina, bakarka etorri direnak batu eta bikoteak egin ditugu" gaineratu du Eliok.

Helburu bikoitza

"Bi helburu ditu lasterketa mistoak; batetik fakultateko neskak eta oro har emakumeak kirolera hurbiltzea eta bestetik, irudikatzea kirola berdintasunean egin dezakegula, horretara dator bikoteen gaia" azaldu du Eliok.

Horretaz gainera, aurtengo bosgarren edizioan berrikuntza bat izan dute lasterketan: patinekin lastertzeko aukera egon da, baina, bikote bakarra aurkeztu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak