El Diario Fatxoren pegatinak jarri dituztela EAJren kartelen gainean salatu du Oñatiko EAJk

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 14a, 16:00

Euzko Alderdi Jeltzalea kexu agertu da El Diario Fatxo leloa duten pegatinak agertu direlako Oñatiko EAJren kartelen gainean. Pegatina horiekin hautagaitzaren argazkia eta alderdiaren logoa tapatu dituztela diote.

Horregatik zera eskatu diote ezker abertzaleari: "Hauteskunde elementuentzako guneak errespetatzeko, alderdi guztiak errespetatzeko, eta batez ere, EAJren hautagaitzaren aurka azaltzen duten ankerkeria ez dela ez demokratikoa eta ezta aurkari politikoaren errespetuzkoa ere". Gaineratu dute oñatiarrek "bestelako" Oñati merezi dutela.

El Diario Fatxo dioten pegatina horietako batzuk Alderdi Sozialistaren eta EH Bilduren kartelen gainean ere badaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak