Zabaldu dute Joseba Arregi 'Azpilleta'-k egindako margolanen erakusketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 5a, 11:34

Azpilletak 2003an jarri zuen herrian bere lanekin egindako lehenengo erakusketa eta orduko lanen oinarria kartzelako bizipenetan oinarritutakoa izan zen. Oraingo margolanak, baina, koloretsuagoak dira "haize berriak" sentitzen dituelako Euskal Herrian eta birziklatutako materialekin egindako lanak dira.

Azpilleta bezala ezagutzen den Oñatiko Joseba Arregiren margo lanen erakusketa inauguratu zuten atzo, astelehena, Oñatiko kultura etxean. Azpilletak 17 urte egin zituen herbestean eta 23 urte daramatza espetxean; Parisen egondakoa da eta gaur egun Alacanten dago. 

 Erakusketaren irekiera ekitaldian alkatea eta Bilduko hainbat zinegotzi izan ziren, herritar eta familia artekoekin batera. 

Bere emazte Nekane Basaurik azaldu zuen margotzeak eta eskulanak egiteak kartzelako "zentzugabekeriari" duintasunez aurre egiten laguntzen diola Azpilletari. 

Erakusketa hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik egunero 18:00etatik 20:00etara, zapatu eta domeka barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak