Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Miren Elgarresta: "Euren lanbidean eskarmentu handia duten pertsonez osatu dugu zerrenda"

Txomin Madina Milikua 2015ko api. 14a, 21:03

Oñatiko EAJk gaur arratsaldean eman du Udal eta Batzar Nagusietako hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren berri. Miren Elgarresta alkategaiak azaldu du lan ikaragarria egin dutela euren proiektura jende berria erakartzeko, eta lortu dutela gaineratu du.

Elgarrestaren esanetan, EAJko zerrenda osatzen duten askok politikan eskarmenturik izan ez arren, esperientzia eta eskarmentu handiko pertsonak dira, eta euren alor profesionalean erakutsi dute eguneroko erronkei aurre egiteko gai direla: "Gaitasun hori udal gobernura eroateko eta aplikazeko aukera duen jendea da, eta horren bila ibili gara".

Alkategai jeltzalearentzat, adinari eta lanbideari begira, oso zerrenda anitza osatu dute: "Etxekoandreak eta unibertsitateko doktoreak daude, baita lizentziadunak, erretiratuak, abokatuak, autonomoak... Benetan talde aberatsa osatu dugu".

Hauteskundeetara begira, udal gobernura heltzeko ''ilusioz eta gogoz'' daudela gaineratu du Miren Elgarrestak, eta iragarri du krisiko ekonomikoari aurre egitea izango dela jeltzaleen lehentasuna.

Oñatiko EAJren zerrenda (ordenaren arabera):

1- Miren Elgarresta

2- Lourdes Idoiaga

3- Amaia Erostarbe

4- Jon Kepa Gerrikagoitia

5- Ritxar Fernandez

6- Marijo Etxegoien

7- Jabi Balzategi

8- Olatz Agirre

9- Aitor Urtzelai

10- Kontxi Egaña

11- Xabier Mugarza

12- Nekane Maiztegi 

13- Anjel Mari Biain

14- Luis Anduaga

15- Margarita Mejia

16- Isidro Palacin

17- Lourdes Urtaza

18- Mikel Gartzia

19- Ainhoa Irizar

20- Aitor Arregi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak