Aloñako Igoerako bidea ikusteko hitzordua, etzi

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 27a, 14:26
Joan den urteko Aloñako Igoerako argazkia

Joan den urtean egin zuten moduan, aurten ere hitzordua egin dute Aloñako Igoerako ibilbidea ezagutzeko. Domekan izango da hori. "Berez joan den astean ginen egitekoak baina elurragatik atzeratu egin genuen. Orain ere elurra dago goian, eta akaso ibilbide guztia ezin izango dugu egin, baina saiatuko gara", azaldu du antolatze lanetan buru belarri dabilen Iker Laskurainek. 

Domekan, hilak 29, 09:00etan elkartuko dira Foruen plazan eta apirilaren 26an burutuko den probaren ibilbide berdina egingo dute. "Belarrera heltzen garenean ikusiko dugu ingurua zelan dagoen. Itxura onean badago, Aloñaraino igoko gara eta tontorrak egiten saiatuko gara. Elur asko dagoela eta arriskua egon daitekeen ikusiz gero, Belar bertatik Lizartzako txabolatarantz egingo dugu, Eskista aldera joateko. Minetara igoko gara gero eta handik lasterketako jatorrizko bidea hartuko dugu, meatzarien bide zaharretik behera, Agiña aldetik, kalera heltzeko", zehaztu du Laskurainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak