Oñatin ospatuko da Kilometroak 2017

Miren Arregi Amasorrain 2015ko mar. 13a, 10:56

"Oso pozik eta gogotsu" hartu dute albistea Oñatiko Txantxiku Ikastolan. 1989ko Kilometroak jaialditik 28 urtera, Oñatiko Txantxiku Ikastolak izango du Kilometroak antolatzeko ardura. 2017ko urriaren 1ean ospatuko da.

Atzo eman zuten behin behineko ebazpenaren berri Ikastolen Gipuzkoako lurralde batzarrean eta Txantxiku Ikastolako ordezkariek "oso pozik" jaso zuten albistea: "Denok gaude albistearekin zoratuta. Sekulakoa da", dio ikastolako zuzendari Zigor Ibarzabalek. "Erronka pedagogiko berriei aurre egiteko erabiliko dugu dirua", gaineratu du. Kilometroak 2017 antolatzen noiz hasiko diren galdetuta dio, 2016ko apirila inguruan hasiko direla.

2016-2017, 50. urteurrena

2016-2017 ikasturtea ospakizunez betea izango da Oñatiko Txantxiku Ikastolarendako. Kilometroak ez ezik, ikastolak 50. urteurrena ospatuko baitu.

Bergarak testigua Oñatiri

Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaiak bi geraleku egingo ditu, beraz, Debagoienean. Izan ere, 2016ko urriaren 2an Bergarako Aranzadi Ikastolak antolatuko du Kilometroak. 2017an egingo du Oñatiko Txantxiku Ikastolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak