Markel Olanok enpresekiko konpromisoa azaldu du Oñatin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko ots. 20a, 10:10
Markel Olano eta Miren Elgarresta Oñatiko Unibertsitatearen aurrealdean. Argazkia: EAJ

Markel Olano EAJren diputatu nagusirako hautagaia Oñatin egon zen atzo. Miren Elgarresta alkategaiarekin batera udalerriko errealitate ekonomikoa, soziala eta kulturala gertutik ezagutu zuen Olanok. "Gipuzkoa lurralde industriala da, zeinetan Oñati erreferente den, horregatik, esfortzua egin behar dugu erreferentzia hori galdu ez dezan", azaldu zuen Olanok.

EAJrendako arlo ekonomikoak dauka lehentasuna: "Jendea oso kezkatuta dago egoera ekonomikoak familietan eragin zuzen-zuzena izan duelako, baita langabeziak ere; eta, guk uste dugu hor egin behar dela indar nagusia". Horren harira, gaineratu zuen: "Uste dugu ekonomiak duela lehentasuna eta azken lau urte hauetan ezker abertzaleak arlo horretan egin duena penagarria izan da".

Enpresekin konpromisoa berreskuratzea beharrezkotzat jo zuen Olanok: "Uste dugu beharrezkoa dela erakunde guztietan gure enpresekin konpromisoa berreskuratzea. Proiektu ekonomikoak du lehentasuna, eta behar ditu planifikazioa, neurriak eta baliabide ekonomiakoak".

Ekonomia sustatzeko politikak Oñatin

Elgarrestak nabarmendu zuen Oñatiko enpresek ere behar dituztela ekonomia sustatzeko politikak, eta batez ere "autonomoak eta merkatariak" nabarmendu zituen. Gainera, ingurumenaren zaintza eta kontzientziazioa leku guztietan ezinbestekoa dela esan zuen Elgarrestak, baina "Oñatin bereziki" dela ezinbestekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak