Aratusteetan ere, mozorroa jantzi eta kalera

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko ots. 10a, 10:10
Oñatiko Aratusteetan kalejiran 2013an

Antzerkia, dantza, kalejira, pailazoak, txokolatea, musika, txorimaloak, pellak eta torradak... Besteak beste, eguenetik martitzenera bitartean, aurtengo Aratusteak ospatzeko.

Hauxe da Aratusteetako egitaraua:

Otsailak 12, Eguen Gizen eguna

  • Pake Lekun: 17:30ean bingo berezia eta 18:30etik 19:15era, ogitartekoen banaketa, dantzaldia eta abestiak
  • Lagun Lekun: pellak eta torradak dastatzeko aukera, 18:00etan

Otsailak 13, Egubakoitz Mehe

  • Aratusteak ikastetxeetan. Txantxiku ikastolak kalejira egingo du herrian zehar 15:00etatik 16:30era (eguraldi txarrarekin, kiroldegian). Urgain-Errekalden, Tolosako inauteriak jaialdia, 15:00etan eskolako jolaslekuan (eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian)
  • Antzerkia. Txalo taldearen eskutik, Erdibana antzezlana Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreekin. 22:30ean Santa Anan. Sarrerak, 10 euro.

Otsailak 14, Zapatu Erregular

  • Oñatiko Aratusteak 2015. 230 lagun inguru kalez kale dantzan eta kalejiran. 11:30ean aterako dira Olakuatik. Arratsaldean, 17:30ean Zubikoatik. 20:00etan jaialdi amaierako ekitaldia Foruen plazan.

Otsailak 15, Aratusteetako Domeka

  • Luzaideko inauteriak kalejira. Oñatz dantza taldearen eskutik. Kalejiran, Aita Madina taldeko txistulariak eta Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi ikasleek parte hartuko dute. Kalez kale, 18:30ean
  • Pako tabernan, mozorro festa eta Joxerramones taldearen kontzertua. Ramones taldearen abestiz betetako bertsio kontzertua izango da Oñatiko lau musikarin esktutik. 19:30ean.

Otsailak 17, Martintzen Karnabal

  • Aratusteak ikastetxeetan. Elkar Hezikoek kalejira egingo dute herrian zehar eta Foruen plazan bukatuko dute
  • Pailazoak. Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik, Tururututu pailazo bihurtu berbena eta animazio ikuskizuna. Zubikoan, 17:00etan. Doan.
  • Txokolate solidarioa Oñatiko parrokiako misio taldeak antolatuta. Foruen plazan, 18:00etan
  • Txorimaloak, Foruen plazan eta inguruko kaleetan, 18:30ean
  • Diskofesta. Foruen plazan, iluntzean
  • Pake Lekutik irteera egingo dute Tolosara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak