Nagusiei erorikoak prebenitzeko aholkuak emango dizkiete Osasun Zentroan

Jon Berezibar 2014ko urr. 9a, 15:26

Bi saiotan banatuko duten ikastaro labur baten bitartez, 64 urtetik gorako pertsonei erorikoak zelan prebenitu erakutsi eta jarrera eta orekari buruzko aholkuak emango dizkiete. Urriaren 28an izango da lehen saioa.

Fisioteraupetek, teknikariek, medikuek eta erizainek eskainiko dute ikastaroa eta bi saioten banatuko dute. Urriaren 28an (17:00), lehenengoan, argibide teorikoak emango dituzte arrisku, istripu mota eta tele-asistentziari buruzkoak, besteak beste. Bigarren saioan, hilaren 30ean (17:00), saio praktikoa egingo dute jarrera, oreka, etxeko antolaketa eta ortopediari buruzkoa. Saio  biak Oñatiko Osasun Zentroan izango dira. Izena emateko, zentrora bertara deitu behar dute interesa dutenek, datuak eman eta euskaraz ala gaztelaniaz gurago duten adierazi. Argibide gehiagorako Osasun Zentrora jo daiteke (943 03 54 30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak