Merezi ez zuen zigorra jaso du Aloña Mendik

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 28a, 21:36

Partiduren hasieran (5. minutuan) azkoitiarrek sartutako gol azkarrak lehen zatia baldintzatu zuen Azkoagainen. Izan ere, lehen minutu horietan urduritasuna izan zen oñatiarren artean, eta ez zuten lortzen Badiolaren atera iristea. Hala ere, apurka-apurka Aloñakoak jokoa menperatzen hasi ziren, eta zelaian nagusitzen. 

Markagailuan atzetik erretiratu ziren aldagelara, eta bigarren zatia hasteaz batera iritsi zen arratsaldeko bigarren kolpea: oñatiarrak haserre arazi zituen penaltia (0-2). 

Amore eman barik 

Oñatikoek ez zuten amore eman, eta 59. minutuan Aimar Lizarrak buruz 1 eta 2koa lortu zuen eta oñatiarrak partiduan sartu ziren berriro. 

Hortik aurrera Aloña nagusi izan zen zelaian, eta norgehiagoka berdintzeko nahikoa meritu egin zituzten, bai joko aldetik, eta baita izandako gol aukerengatik ere. Azpimarratzekoak Asier Ugartek zutoinera botatako jaurtiketa, oñatiarrei baliogabetutako gola, eta azken minutuan Unai Uribetxeberriak egindako errematea –langa gainetik joan zen. Azkoitiarren atezain Badiolak ere geldiketa bikainak egin zituen, horrenbestez, ezintasuna oñatiarren artean. Kontuak kontu, Oñatikoek gehiago merezi izan zuten, baina puntu bakarraz jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak