Jaietako egun guztietarako ekitaldiak egongo dira Oñatiko txosnetan

Txomin Madina Milikua 2014ko ira. 23a, 14:10

Egubakoitzean zabalduko dituzte txosnak eta aurreko urtekin alderatuta, bada berrikuntzarik. Hala, besteak beste, lehen aldiz, Aniztasun Kulturalaren Eguna ospatuko dute.

Egubakoitzean zabalduko dituzte txosnak Oñatin, eta txosna batzordea osatzen duten hamaika eragileek , jaietako egun guztietarako ekintzak jasotzen dituen egitaraua prestatu dute aurtengo jaietarako. Hainbat berrikuntza izango dituen egitaraua. Hala, Egun Morea dataz aldatu, eta zapatu honetan bertan egingo dute.

San Migel egunaren bezperako danborradan bere konpartsa izango du txosna batzordeak, eta gogorarazi dute oraindik ere badagoela aukera bertan parte hartzeko. San Migel egunean bertan, bestalde, lehenengo aldiz Aniztasun Kulturalaren Eguna egingo dute txosna batzordean dagoen Acesma taldeak antolatuta, eta iragari dute herriko etorkinen jatorrizko herrialdetako hainbat ohitura eta ikuskizunekin gozatzeko egongo dela beronen barruan.

Biharamunean, hilaren 30ean, izango da aurtengo beste berrikuntzetako bat, ian ere euskal preso eta politikoen aldeko elkartasun bazkaria egingo dute.

Errosaixotarako, ohiko ekitaldiak

Gainerako egunetan ohiko egitaraua egongo da. Hala, urriaren 3an Karrikaldia kontzertu sorta egongo da, eta Herri Egunerako preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia eta Gozategi eta Ezten Girorekin erromeria prestatu dituzte.

Errosaixo egunean, bestalde, askotariko ekitaldiek hartuko dute txosnagunea; hala jola,  ibilgailu klasikoen erakusketak, tortilla txapelketak, txapa tailerrak, eragileen azoka eta bideo emanaldia egongo dira.

Errosaixo bixamoneko paellada eta Di­bertsio kontzertuekin amaituko dituzte jaiak txosnagunean

Hainbat ohar

Txosna batzordekoek jakinararazi dute jaietan egon daitezkeen eraso matxisten aurrrean erantzuteko protokoloa ere egongo dela aurten, eta kanpotik oñatira datorren jendearentzat gaztetxean lotarako lekua egongo dela. Sukaldearekin ateratako dirua Berria-rendako izango da eta bazkarietarako txartelak Boga, Arrano eta Ona tabernatan egongo dira salgai. Herri Eguneko Antixeneko bazkariira joateko izena Ona tabernan edo gaztetxean bertan eman behar da..

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak