Eskubaloia: Oñatiko Mikel Deuna saria etxeko taldeek irabazi zuten

Maialen Torres 2014ko ira. 14a, 20:39
Aloña mendiko mutilen taldea

Aloña Mendiko senior mailako neskek eta mutilek Mikel Deuna saria jokatu zuten atzo, baita irabazi ere. Bi taldeek Leizaran izan zuten aurkari eta lehia estua eskaini zieten zaleei. Gogotsu ekin zioten txapelketari lau taldeek, guztiek ere duten maila erakutsi nahi baitzuten. [ARGAZKIAK]

Neskek, defentsa gogorra

24-20 irabazi zieten Aloña Mendiko neskek Leitzarangoei. Jon Ander Osinaga entrenatzailearen esanetan, "ondo" ibili ziren etxekoak, baina "momentu batzuetan lo" ere bai. Izan ere, bi zatien hasieran, martxan jartzea kosta egin zitzaien etxekoei eta ahulgune hori aprobetxatu egin zuten Leitzarangoek, batez ere atsedenalditik bueltan, ia markagailuari buelta ematea lortu baitzuten. Dena den, gero berriro defentsa estutu, eta markagailuko aldea berreskuratu zuten oñatiarrek.

Mutilak, denboraldiari begira

Lagun arteko partidua izan arren, gogoz hartu zuten Aloña Mendiko mutilek zapatuko norgehiagoka eta 27-22 irabazi zuten. Rafa Zulueta entrenatzaileak  esan zuen partidua "polita" izan zela, eta orokorrean "sentsazio onarekin" irten zirela kantxatik. Dena den, Zuluetak uste du joko aldetik hobetu beharra dutela. Orain arte arlo fisikoa landu dutela azaldu zuen Zuluetak, eta entrenamenduetan baloia asko ukitu ez izana igarri egin zela uste du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak