Pottokaren historia eta berezitasunak bertatik bertara Bizi Pottoka! egunean

Maialen Torres 2014ko ira. 1a, 17:21

Pottokaren historia eta arrazaren berezitasunak ezagutzeko aukera izan zen atzo Arantzazun. Gipuzkoa osotik etorritako hamabost lagunek hartu zuten parte Bizi pottoka! egunean eta euskal arrazako zaldiak laztandu eta gidatu zituzten. [ARGAZKIAK]

Oñatiko Pottokalekuk eta Arantzazuko Parketxeak antolatuta, Bizi Pottoka! eguna izan zen atzo. Pottoka ezagutarazteko helburuz, Arantzazun bertan hasi zuten eguna, arrazaren jatorria eta ezaugarriak azaltzen dituen bisitarekin. Izan ere, Jon Elortza Pottokalekuko arduradunaren esanetan, “jende askok ez daki antzinako animalia dela, euskal jatorrikoa, eta Europako zaldirik zaharrena”. Ondoren, ekintza gehiago izan ziren Pottokalekun eta gerturatu zirenek pottokak laztandu eta haien gainean ibiltzeko aukera izan zuten.

Pottokek, antzinatik izan dute garrantzia euskaldunentzat. Historiaurrean ehizatu egiten zituzten, baina Zeltek eta Erromatarrek zaldiaren kultura ekarri zutenean, ohartu ziren beste erabilpen batzuk ere bazirela. “Zeltak zaldi gainean ikustean, euskaldunak ere horretan hasi ziren, baita zaldi gaineko borrokan entrenatzen ere. Gerora, erromatarrak etorri zirenean, euskaldun asko mertzenario gisa ere aritu ziren haiekin” dio Elortzak.

Arbasoen garaietatik, ordea, asko aldatu da pottokaren egoera. Egun, terapiarako eta coaching-erako erabiltzen dituzte pottokalekun. Elorzaren esanetan, “oso animalia argia da pottoka, bizirauteko zainketa berezirik behar ez duena”. Behar duten bakarra haiekin harreman ona sortzea da, jasotzen duten tratuaren araberako erantzuna ematen baitute. Hala ere, galzorian dagoen animalia da eta Bizi Pottoka! bezalako ekintzekin egoerari buelta eman nahi diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak