goiena.eus

Irakasle on eta motibatuen beharra aldarrikatuko dute bihar Elkar Hezikoek

  Hezkuntza  Oñati

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainarekin bat eginez, hezkuntza onak duen kalitatezko irakasleen beharrari buruz sakondu eta gero, hausnarketak Santa Marinako plazako iturrian ipiniko dituzte bihar Elkar Heziko ikasleek.

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainarekin bat egingo du aurten ere Elkar Hezik. Bihar, hilak 25, ospatuko da eguna eta Irakaslerik gabe, eskolarik ez da aurtengo lema. Horrela, politikari eta herritarrak kontzientziatu gura dituzte kalitate oneko hezkuntzarako ezinbestekoak direla ondo prestatu, ordaindu eta motibatutako irakasleak.

Mailaz maila, jarduerak antolatu dituzte Elkar Hezin eta behin ondorioak aterata, Santa Marinako plazako iturrian eskegiko dituzte.

Musika tradizioan sakonduz

Aste lanpetua izan dute Elkar Hezikoek oraingoa, gainera. Atzo D.B.H.-ko ikasleek euskal musikaren garapena aztertzeko saioa egin zuten. Estatu Batuetako Emily Kaufman eta Brent Sturlaugson Lege Soziologiako ikasleei egin zizkieten aurkezpenak gainera, ingelesez. Kaufman eta Sturlaugsonek gero, aurkezpena ere egin zuten. Euren herrialdeko bizimodua azaldu zieten, erakutsiz 15 urtekoak Estatu Batuetan nola bizi diren.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Guztiz ados Elkar Hezikoekin. Lanpostu bokazionala da irakasleena. Irakaslea, fabrikara tutuak egitera joan ohi den langilea bezala joaten bada ikastetxera, ikasleek nabariko dute eta hauek ere motibazioa galduko dute.

Gaur egun edozein da irakasle, eta gizartean pairatzen dira ondorioak, hau da, ikasleak bere ikasketak ikasterako orduan duen motibazio bakarra lanpostua bilatzea da, gustatzen ez zaion lanpostu bat soldata truk jasotzea alegia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa