Gaizki jokatu arren Aloña Mendik Donibane mendean hartu zuen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urr. 28a, 12:12

34-32 irabazi zuen Igor Korkostegik zuzentzen duen taldeak zapatu arratsaldean. Aloñako jokalariek ez zuten partidu ona egin, batez ere defentsan ibili ziren gaizki. Ia partidu guztia atzetik ibili ondoren azkeneko 10 minutuetan egindako lanagatik Donibane mendean hartzea lortu zuten etxekoek.

Partidu amaieran Korkostegi ez zegoen gustura jokalariek egindako lanarekin. Lehia guztian markagailuan atzetik joan ziren eta defentsan gaizki ibili ziren oñatiarrak. Hala, atsedenaldira 12-16 atzetik iritsi ziren.

Erasoan, eraginkorrak

Bigarren zatian zerbait hobetu zuen etxekoen jokoak. Atzealdean sistema aldatu zuten eta horri esker azkeneko 10 minutuak onak izan ziren. Gainera, erasoan fin ibili ziren oñatiarrak. Hala, markagailuari buelta eman eta partidua irabaztea lortu zuten: 34-32.

Jokalari gazteak

Aloña Mendik jokalari gazteez osatutako taldea dauka. "Kalitate handiko jokalariak dira, orain arteko kategorietan maila ona eman dutenak baina oraindik gazteak dira. Bi urte barru emaitza onak ematen hasiko dira", azaldu digu Korkostegi entrenatzaileak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak