Argazki lehiaketa antolatu du Natra Oñatik liga hasteko

Jon Berezibar 2012ko urr. 26a, 15:13

Jarraitzaileak sarituz hasiko dute liga Natra Oñatikoek bihar. Garaipena saria izango da bai, baina argazki lehiaketa berezia ere antolatu dute. Etxeko partiduetan zaleek argazkiak atera – harmailetako giroa, jokalariekin argazkiak, koadrilen argazkiak, maskotarekin argazkiak… – eta alonamendi.saskibaloi@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte klubekoek klubeko Facebookeko orrian eskegi ditzaten. Zaletuek onena bozkatu eta hile bukaeran boto gehien dituenak irabaziko du Sustrai fruta dendaren saski ederra. Hileko irabazle guztien artean Gasteizen jokatuko den Errege Kopako bono bi zozketatuko dira otsailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak