Garaipena eta bazkide kanpaina aurkezpena atzo Zubikoan

Jagoba Domingo 2012ko urr. 21a, 14:40

Atzo arratsaldean, denboraldi-aurreko azken partida jokatu zuten Oñati Natra taldekoek Megacalzados Ardoiren aurka. Hau amaitzean, klubeko taldeak eta bazkide kanpaina berria aurkeztu zituzten zale guztien babesarekin.

Zapatu arratsaldean Onatiko Natra saskibaloi taldeak liga hasi aurretik azken lagunarteko partidaz gozatu zuen Zizur-eko Megacalzado Ardoi taldearen aurka. Eneko Blancoren mutilek, 67-63 irabazi zuten EBA mailan jokatuko duen taldearen aurka.

Aurkezpen festa

Atzoko azken partidua, zaleen aurrean taldearen eta bazkide kanpainaren aurkezpena egiteko erabili zuten Natra taldekoek. Partidua amaitu ondoren, NBA estiloko show-a prestatu zuten klubeko talde denak aurkezteko. Kadeteetaik hasi eta EBA taldera heldu arte, Zubikoako kantxara salto egin zuten klubeko jokalari denak.

Jokalarien aurkezpen bideoa

Eta amaitzeko, bazkide kanpainako spot-a eta kartela aurkeztu zituzten. Ander Gartzia jokalaria du protagonista bezala, eta Natra babeslearekin jolastuz, txokolatea eta saskibaloia uztartu dituzte interneten ikusgai dagoen kanapainan.

Bazkide kanpainako bideoa
Spot-aren making off-a

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak