Emaitzek erakutsi ez arren, ondo defenditu du Oñatiko Natrak Bilbon

Miren Arregi Amasorrain 2012ko urr. 8a, 10:00

Ez du zapore ona ekarri Natra Oñatik asteburuan Bilbon jokatu duen Euskal Kopatik. Txapelketako beste hiru taldeak LEB mailako –goragoko maila– taldeak izanik, bazekiten irabaztea zaila zela, baina lortutako emaitzek ez dute txapelketan egindako lana islatu eta pena horrekin bueltatu dira etxera.

Zapatuan Aurtenetxeren kontra jokatu zuen Natrak finalerdia eta 67-50 galdu zuen. Talde horren kontra duela bi aste irabazi egin zuten oñatiarrek baina, ordutik hona bi fitxaketa on egin ditu taldeak eta hori asko igarri zen.

Bigarren laurdenean irabazten

Ondo hasi zuten partidua oñatiarrek, bigarren laurdenean aurkariari hamalau puntuko aldea ateratzera heltzeraino. Baina, epaileak kiroltasunik gabeko hiru falta adierazi zituen euren kontra eta hor hasi zen gainbehera. "Horrek min handia egin zion taldeari eta ondorioz, atsedenera orduko, hamalau puntuko aldea zortzi puntukoa zen dagoeneko" dio Eneko Blanco entrenatzaile oñatiarrak.

Epaileekin desadostasunak

Hirugarren laurdena ere goitik bukatzea lortu zuten baina ordurako taldea desadostasun eta gorabehera handiak ari zen izaten epaileekin. "Ezin dut esan epaileen lana justua izan balitz irabaziko genukeenik, aurkari oso gogorra baikenuen aurrean eta bukaerarako gu gainbehera eta eurak gora zetozen, baina badakit erabaki batzuek eragin handia izan zutela gure lanean". zioen Blancok. Hala, azkenean, 67-50 galdu zuten oñatiarrek.

Zapatuko porrotaren ostean hirugarren eta laugarren postuak jokatu zituzten atzo. Azpeitiko Iraurgiren kontra 89-58 galdu zuten. "Zapatukoak oso zapore txarra utzi zigun eta atzo ezin izan genion horri bueltarik eman", zioen Blancok. Pena bat, taldeak orokorrean itxura polita erakutsi baitzuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak