Aloñak eta Mondrak, garaipen bana kanpoan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urr. 8a, 10:00

Bai Aloña Mendik bai Mondrak irabazi egin zituzten etxetik kanpo zituzten konpromisoak.

Andoni Azkargortaren Aloñako mutilek azken partiduetan erakutsi duten seriotasuna mantendu zuten zapatuan Trintxerperen kontra egindako partiduan. 90 minutuak partiduan oso sartuta eman zituzten. Gola egiteko hiruzpalau aukera izan zituzten, baina bigarren zatiko 17. minutuan iritsi zen markagailua irekiko zuen gola. Azkargorta pozik dago taldea erakustean ari den sendotasunarekin eta horrela jarraitzea espero du hurrengo jardunaldietan ere.

Arrasatearrek, bestalde, 1-2 irabazi zioten Lesakan Beti Gazteri, eta garaipen berezia lortu zuten, izan ere, Lutxo Iturrino entrenatzailearen iritziz, "orain arteko denboraldiko partidu onena" jokatu zuten, eta "talde osoa" ibili zen ondo. Gainera, 0-2 joan ziren irabazten, baina, azkeneko 10 minutuetan, etxekoek penaltiz sartu zuten gola.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak