Natra-Oñatik aurpegi berriekin aurkeztu du taldea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko ira. 23a, 12:13

Aloña Mendiko Natra-Oñati saskibaloi taldeak aurpegi berriekin hasi du denboraldia. Aurten Eneko Blancok hartu du taldearen gidaritza eta laguntzaile lanetan Aitor Ugarte izango du. Hiru fitxaketa egin dituzte: Xabi Odriozola azkoitiarra, Xabier Osa zarauztarra eta Josean Cavada donostiarra. Denboraldi berriari begira bazkide kanpaina martxan jarri dute.

Bazkide egin gura duenak Aloña Mendik Atzeko kalean duen lokaletik pasa beharko du martitzenetan eta egubakoitzetan, 19:00etatik 20:00etara. Urte guztiko abonua da: helduendako 30 euro eta gazte eta langabeendako 10 euro. Bazkide txartelarekin Zubikoan jokatuko diren partiduetara doan sartzeko aukera dago, eta gainera partiduetan egiten diren zozketetan parte hartuko du bazkideak. Gainera, taldeak etxetik kanpo jokatzen dituen partiduetara autobusean joateko aukera izango du.

Bazkide ez direnek 2 euro ordaindu beharko dute partiduko –gazte eta langabeek euro 1.

Jokalari berriak

Natra- Oñatik aurkeztu du taldea. Denboraldi berrirako hiru aurpegi berri ekarri dituzte:

  • Josean Cavada donostiarra. 2,05 metro.
  • Xabier Osa zarauztarra. 1,96 metro.
  • Xabi Odriozola azkoitiarra. 1,95 metro.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak