Pepu Hernandez entrenatzailea, Natra Oñatiko jokalariekin solasean

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 16a, 23:30

Egubakoitzean, Natra Oñatiko jokalariek sorpresa izan zuten entrenamenduan. Jose Vicente Pepu Hernandez, Estudiantes taldeko eta espainiar selekzioko entrenatzaile ohia, Oñatiko mutilen entrenamenduan agertu zen jokalariak agurtzera, eta hauekin minutu batzuk partekatzera.

Pepu familiarekin herriko plazan zegoela entzun zuten, eta berehala joan ziren entrenamendu saiora gonbidatzeko asmoaz. Arantzazun, Lucio Muñoz-en omenaldira joateko asmoz gerturatu zen Pepu Oñatira.

Euskadiko kopa
Bigarren urtez, Euskadiko kopan parte hartuko dute oñatiarrek. Datorren asteburuan, UPV eta Araberri taldeen kontra lehiatuko dira, bigarren hauen aurka, Oñatin domekan.
Horrez gain, Donostian garaile irten ziren zapatuan, LEB 2 mailako Askatuak taldearen aurka izan zuten lagunartekoan (56-61). Defentsako lan onak fruituak eman zituen.

Bazkide kanpaina
Datorren egubakoitzean, hilak 21, bazkide kanpaina berria aurkeztuko dute Natra taldekoek Oñatiko plazan. Hitzordua 19:00tan izango da, eta aurreko urteko 600 bazkideak gainditzea da taldearen helburua.
Fitxaketa berriak aurkezteko aprobetxatuko dute ekitaldi hau. Azpeitia Mobel Iraurgitik datoz hiru fitxaketak, eta umeek hauekin jolasteko aukera izango dute plazan bertan, taldeak jarriko duen saski batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak