Arte Udalekuak uztailean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 14a, 10:41

Oñatiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Arte Udalekuak antolatu ditu  uztaileko lehen hamabostaldirako. Herriko artistek egingo dituzte irakasle lanak eta artearen munduko diziplina ezberdinak landuko dituzte: marrazketa, argazkilaritza... Elkarrekin lotuta joango dira tailerretan, 10:00etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira.

  • Uztailak 2, 3, 4: Marrazketa
  • Uztailak 5, 6: Komikigintza
  • Uztailak 9, 10: Argazkilaritza
  • Uztailak 11, 12: Diseinua ordenagailuz
  • Uztailak 13: Serigrafia / Kamisetak

Arte Udalekuok LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleei daude zuzenduta, matrikula doakoa da eta izen-emate epea zabalik izango da ekainaren 22ra arte. Hori bai, plaza mugatuak dira eta, eskaintza baino izen-emate gehiago egoten badira, zozketa bidez erabakiko dute nortzuk sartuko diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak