Joseba Irazoki Oñatiko Antton tabenan

Usoa Agirre 2012ko eka. 8a, 15:58

Joseba Irazoki Berako musikariaren kontzertua izango da gaur, egubakoitza, 20:00etan, Oñatiko Antton tabernan.

Sarrera doan da. Talde askotan gitarra jotzen aritzen da Irazoki, besteak beste, proiektu hauetan dabil azken aldian murgilduta: Do, On Benito, Atom Rhumba, Petti eta Rafa Rueda.

Oraingo honetan, baina, gitarra eta bonboa hartu eta bakarrik etorriko da Oñatira. Umorea, birtuosismoa eta esperimentazioa izaten dira bere bakarkako kontzertuetako protagonista eta Antton tabernako kontzertuan ere ez ditu ikusleak epel utziko. Estilo askotatik barrena bidaiatuta gai da modako kanta komertzialenen bertsio partikularrak egiteko. Osagai horiekin guztiekin, ikuskizun zoroa eskainiko du Irazokik.

Beste bi kontzertu

Ekainean beste bi kontzertu izango dira Antton tabernan. Ekainaren 15ean, Mery May bakarlari arrasatearrak eskainiko du kontzertua. Danbaka musika lehiaketan ezagutu genuen Mery May eta harrezkero han eta hemen aritu da kontzertuak emanez. 2010ean argitaratu zuen lehen lana, Dreams izenekoa, 70eko hamarkadako folk eta rockari keinu egiten dion disko akustikoa.

Ekainaren 22an, berriz, Gora Gora Kidsen txanda izango da. Ia urtebete pasa dira taldeak azken kontzertua eman zuela eta oraingoan Horror Songs izeneko E.P.-a aurkeztuko dute. Izua, abenturazko zinea eta istorio espazialen inguruko lau abesti batzen ditu diskoak.

Antton tabernako kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak