Bertsogintzako lehen urratsetan ikasitakoa erakusten

Mireia Bikuña 2012ko eka. 1a, 15:16

Herriko ikastetxetako ehunka neska-mutikok –3. mailatik DBHra arte– Ahozkotasuna eta Bertsogintza proiektua landu dute ikasturtean zehar. Gelan ikasitakoa erakusteko, bertso jaialdia egin zuten astelehenean, Zubikoako frontoian. Eurek landutako bertsoak erakutsi zituzten lagunen, familiakoen, irakasleen eta gelakideen aurrean.

Askotariko gaiak  erabilita –telebistako saioak, itsasoa, musika talde eta abeslari ezagunak...– bertso saioa osatu zuten. "Lan handia egin dute, eta gaur, emaitzak erakustera datoz", esan zuen ekitaldiaren hasieran Eneko Beretxinaga irakasleak.

Bertso eskolara 

Ahozkotasuna eta Bertsogintza proiektua hiru urtetan garatzen dute. Bertsolaritza munduan aurrera egin gura dutenek, bertso eskolatara joaten dira. "Gure proiektuaren ondorengo urratsa, bertso eskolak izaten da. Bertsolaritzan sakondu gura duenak Oñatiko bertso eskolan du aukera", esan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak