Korpus Eguneko egitaraua aukeztu dute

Maialen Regueiro 2012ko mai. 30a, 14:55

Ekainak 10ean ospatuko den Korpus Eguneko egitaraua aurkeztu du gaur goizean, Manu Egaña, Oñatiko Kultur Teknikariak, Kultur Etxean. Bestalde, iaz bezala, aurten ere Udal gobernuko (Bildu) kideek ez dute parte hartuko prozesio erlijiosoan. Hauxe adierazi du horren gainean Manu Egaña zinegotziak: "Gure uste apalean prozesioetan herritarrek izan behar dute protagonismoa eta ez ordezkari politikoek. Ordezkari politikoek parte hartzekotan herritar gisa parte hartu beharko luketela uste dugu; gainontzeko beste herritarrekin batera maila berean".

Programak ez dira etxeetara banatu oraindik, baina dagoeneko zehaztuta daukate egun bakoitzean zer egongo den.

Ekainak 7, euena

Barrakak euro 1.

  • 19:00: Debagoienako XI.Jardunaldi Gastronomiko Foru Enparantzan.

Ekainak 8, egubakoitza

  • Goizean: Oñatz Dantza Taldea herriko auzoetan arituko da
  • 14:30-17:00: Oñatz Dantza Taldearen ekitaldia ikastetxeetan.
  • 19:30: Portuko plazan, Musika Eskolako Haize Taldearen kontzertua.
  • 22:30: Bodologuak Helduentzako Antzerkia Santa Anan.

Ekainak 9, zapatua

  • 09:00: Oñatz Dantza taldearen emanaldia Foru Enparantzan.
  • 12:00: Herriko lasterketa gaztetxoentzat, plazan.
  • 17:00: Haurrentzako tailer afrikarrak eta herri kirol tailerrak Etxaluzeko plazan.
  • 19:00: X. Oñatiko Nazioarteko Herri lasterketa.
  • 20:00: Musika bandarekin kalejira.
  • Ondoren: Sound proyect disko festa Foru enparantzan.
  • 23:00: Sound proyect disko festa Foru enparantzan.

Ekainak 10, domeka

  • 09:00: Txistulari Bandaren goizeresia.
  • 10:00: Musika Bandaren goizeresia.
  • 10:45: San Migelen irudia San Migel Parrokiara iritsiko da.
  • 11:00: Meza nagusia Parrokian.
  • 13:30: Musika Bandaren Kontzertua plazan.
  • 18:15: Oñatz Dantza Taldearen emanaldia plazan.
  • 19:00: Dantzaldia Musika Bandarekin plazan.

Ordezkari politikoek "protagonismorik ez"

Horrez gain, Udaletxeko ordezkariak idatzi bat irakurri du Udaletxearen izenean eta besteak beste, honakoa adierazi da:

"Gutako inork ez zuen zalantzan jarri Oñatiko Korpus prozesioak alderdi erlijiosoari dagokionean ezezik kultura eta folklore aldetik ere balio berezia duela. Garbi geratu zen, beraz, Udal gobernu taldetik begirune osoa diogula ekitaldi honi".

"Ordezkari politikoak gara eta beraz herritarren ordezkari. Herritar sinestunak eta sinestunak ez direnak ordezkatzen ditugu; kristauak direnak eta ez direnak".

"Gure uste apalean prozesioetan herritarrek izan behar dute protagonismoa eta ez ordezkari politikoek. Ordezkari politikoek parte hartzekotan herritar gisa parte hartu beharko luketela uste dugu; gainontzeko beste herritarrekin batera maila berean".

Gogoratu behar da, barrakak direla eta, plazako aparkalekua bihar goizetik, Ekainaren 11ra arte itxita egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak