Elkar Hezi eguna ospatuko dute egubakoitzean eta urtero egiten duten moduan, Iturrigorrira joango dira DBHko eta Batxilergoko ikasle, irakasle eta langileak. Ekintza ezberdinak egingo dituzte han, esaterako, mendi irteera, altxorraren bila, herri kirolak edo pintxo lehiaketa. Arratsaldean puzgarriak eta bestelakoak egingo dituzte eta 18:30ean jaialdia hasiko da: dantzak, antzerkiak, bertsoak … Eguna bukatzeko, urteroko afari merienda egingo dute ikastetxearen aurrekaldean, Santa Marinako plazatxoan. Musika, sagardo kupela eta bokadiloak jango dituzte.
Bestalde, DBHko 2. mailako ikasleak Errekaldeko basoan ari dira lanean, plastika alorrerako. Hirugarren fasean daude. Artelan horren aurkezpena 29an egingo dute Hezkuntza Sareko irakasleekin batera.