Jose de Azpiazu konpositore oñatiarra omenduko du Musikastek

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 17a, 11:08

Euskal Musikaren 40. Asteak Jose de Azpiazu konpositore oñatiarra zena (1012-1986) omenduko du. Azpiazuren jaiotzaren mendeurrena, hilaren 26an beteko da. Hala, maiatzaren 27an, Eduardo Baranzano gitarra-jotzaileak monografikoa eskainiko dio Aida Briceno sopranoarekin eta Lucia Gomez mezzosopranoarekin batera.

Hala, esaterako, gaur, kamera musikari eskainitako egunean, haren piezak interpretatuko dituzte Musikeneko kantu ikasle bik, gitarra jotzaile baten laguntzarekin.

Konpositore garrantzitsuenetako bat

Jose de Azpiazuk musika lan oparoa utzi zuen, bereziki, gitarrarekin edo beste sokazko instrumentu batzuekin joteko partiturak. Gitarra klasikorako zein garaikidearendako. Gitarraren bilakaera ulertzeko, konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen.

Oñatin sortu zen 1912an eta zazpi urte zituela herriko parrokiako koruan hasi zen. Haren osabarekin eta norbere kasa ikasitakoa garatzeko, Suitzara abiatu zen, Andres Segoviaren laguntzarekin. Eta gitarra irakasle izan zen Ginebrako eta Luasanako musika kontserbatorioetan, 1950tik 1964ra bitartean.

Ondoren, sokazko instrumentuendako musika ikertu zuen eta hainbat kontzertu eman zituen Ameriketan eta Europan. Hainbat obraren moldaketak egin zituen gitarrarendako. Ginebran hil zen 1986an.

Oñatiko Musika Eskolak haren izena daroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak