Eskolako ortua sortu dute Zuazola-Larraña institutuan

Usoa Agirre 2012ko mai. 15a, 10:20

Dagoeneko landatu dituzte Zuazola-Larraña institutuan Eskola Baratza Proiektuko lehenengo haziak. Ikastetxe bertako terrazan loreontziak jarri dituzte eta bertan landatu dituzte barazki eta loreak. Irakasle eta ikasleak ari dira parte hartzen proiektuan. Zuazola-Larraña ikastetxeak eta Debagoieneko Landa Garapeneko elkartearen elkarlanari esker jarri da proiektua martxan eta bertan parte hartzen ari diren ikasle eta irakasleak ZIG (Zeregin Ikasketa Gela) gelakoak dira.

 

Kontsumo ohiturak 

Ikastetxeko arduradunen arabera, ikasleekin ortua lantzeak metodologia berriak ezagutu eta gaur egungo hezkuntza gaitasunak lortzeko aukerak eskaintzen ditu.

Eskola agenda 21 barruan martxan jarri dute proiektua eta kontsumo-ohitura eta elikadura jasangarri eta iraunkorra jorratu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak