Txanogorritxo bertsotan, '11 Kantatzeko' DVDaren aurkezpenean

Irati Goitia 2012ko mai. 12a, 19:16

Atzo, egubakoitza, egin zuten '11 Kantatzeko' DVDaren aurkezpen ekitaldia egileek Oñatiko kultura etxean. Bertan batutakoek gustura entzun zituzten euren azalpenak eta baita ipuinak ere; esaterako, txanogorritxo bertsotan entzuteko aukera izan zuten.

Ipuin klasikoak eta bertsolaritza uztartu dituzte 11 Kantatzeko DVDan. Bi urteko lanaren emaitza da eta atzo eman zituzten prozesuaren gaineko azalpen guztiak egileek Oñatiko kultura etxean. Besteak beste, Urko Egañak bertsoak idatzi ditu, Leire Derteanok ilustrazioak egin eta Olatz Amozarrainek musika jarri proiektuari.

Azalpenez gain, DVDko ipuinak ikusteko aukera ere izan zuten kultura etxeko zinema aretoan batu zirenek; esaterako, txanogorritxo bertsotan entzun zuten.

DVDak bi atal ditu: batetik, marrazki animatuek eta bertsoek osatutako ikus-entzunezkoak; eta bestetik, karaokea. Egañak adierazi zuen: "Ume zein helduek dute kantuan gozatzeko aukera karaokearekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak