Mugikortasunaren hamabostaldia Errekalden eta Zuazola-Larraña Institutuan

Mireia Bikuña 2012ko mar. 5a, 14:30

Gaurtik, martxoak 5, 16ra sentsibilizazio kanpaina egingo dute bi ikastetxetako neska-mutikoek. Besteak beste, tren ibiltaria egingo dute Errekalde Herri Eskolara joateko. "Iaz mugikortasuna landu genuen Eskola Agenda 21ean, eta orain jarraipena egingo dugu", esan digute.

Bi ikastetxetan mugikortasuna aldarrikatzeko mezuak ipini dituzte. Gainera, gaur arratsaldean 15:30ean, bizikleta martxa egingo dute Oñatiko kaletan. Aurrerago Eskola Agenda 21eko hainbat ekintza egingo dituzte: zarata neurtuko dute kaletan, herritarrei inkestak egingo dizkiete, eta kutsadurak eragindako gaixotasunak  aztertuko dituzte.

Balorazioa

Hilaren 16an, ekintza guztiak bukatzen dituztenean, balorazioa egingo dute ikasleek eta irakasleek, eta emaitzak udaleko eta ikasleen foroetara eroango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak