Ditzingen herritik Oñatira bisitan

Mireia Bikuña 2012ko ots. 24a, 16:15

Elkar Hezi ikastetxekoek Alemaniako ikasleen bisita izango dute martxoaren 23tik 30era: 23 ikasle eta bi irakasle. Elkartruke horren muina ikasleak sortzen joango diren egunerokoan eurek bizipenak jasotzea izango da. Oñatiko ikasleak maiatzean joango dira Ditzingerrera.

Alemaniatik datozen ikasleek ingelesezko eta gaztelerako eguneroko klaseetara joango dira eta beste hainbat ikasgaietan edota ekintzetan ere parte hartuko dute, besteak beste, gorputz heziketa, gastronomia, artea... Ikasgai guztietan egunerokotasuna jasoko dute.

Urte askoko lana

Badira urte batzuk Elkar Hezi ikastetxekoak Europako beste ikastetxe batzuekin harremanetan ipini zirela. Hainbat urtetan lan egin ondoren, "haziak eman ditu fruituak", Alemaniako Ditzingen herriko ikasleekin egingo dute elkartrukearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak