Ritxar Fernandez bigarren Beasainen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko mar. 7a, 11:21

Ritxar Fernandez oñatiarra (Antxintxiketan K.E.) bigarren geratu zen atzo Beasainen jokatu zen lasterketan. Juan Karlos Valdivielso beasaindarra izan zen azkarrena. Azken 3 kilometroetan erabaki zen lasterketa. Irabazlea Ritxar baino azkarragoa da eta haren erritmo aldaketek Ritxar atzean utzi zuten.

Beasaingo antxintxika froga honek 14 kilometro ditu. 7 kilometroko bi itzuli. Aurten egin da lehen aldiz eta Bealak taldeak antolatu du. Martxoaren 26an Diego Gartzia maratoi erdia ospatzen da eta lasterketa hau prestaketa bezala oso ondo dator antxintxikalariendako. Ritxar Fernandezek 46 minutu eta 56 segundo behar izan zituen, lasterketa irabazi zuen Valdivielsok baino 36 segundo gehiago, hain justu ere. Oñatiarraren atzetik sailkatu ziren Mikel Rodriguez andoaindarra (00:47:32), Xabin Aranaga azpeitiarra (00:47:35) eta Gonzalo Sukuntza lasartearra (00:47:39). Nesketan, Nerea Etxeberria azpeitiarra (00:55:18) izan zen azkarrena.

Beste debagoiendarrak

Antxtintxiketan Kirol Elkarteko beste korrikalari batzuek ere hartu zuten parte. Hala, Unai Narbaiza antzuolarra 11. postuan sailkatu zen (00:49:21); Arkaitz Ruiz de Lozaga bergararra 20. postuan  (00:50:12) eta Asier Osinaga oñatiarra 28. (00:51:27).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak