Aloñak 3-1 irabazi du Berioren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ots. 27a, 21:30

Hiru puntu garrantzitsu lortu ditu gaur Aloñak Berioren aurka. Azkeneko postuetatik irteteko balio dituzten urrezko puntuak dira lortutakoak; eta, era berean, talde gehiago sartu dituzte atzeko lehia horretan. Berio da talde horietako bat, adibidez.

Aste bukaerako kirol albisteak

Iritsi da Mondraren garaipena

Aloña Mendi txirrindularitza sailak denboraldia aurkeztu du

Osintxuko gazte mailako saria Xabier Peñagarikanok irabazi du

Oñatiko Duatloia martxoaren 19an egingo da aurten

Lasagabasterrek irabazi du Zaldibarko kopako finala (3-2)

Etxeko zaleen babesarekin Eneko Muguruza Euskal Ligako txapeldun

Azkoagaineko lehia nahiko motel hasi dute bi taldeek; lehenengo zatian aukera gutxi sortu dituzte, eta ondorioz husnako berdinketarekin joan dira aldageletara. Esan behar da, baina, lehenengo zatiko azkeneko bost minutuetan Beriok bi gol aukera izan dituela. Aloñako atezain Aginagalde, baina, bikain ibili da eta atea hutsik mantentzea lortu du.

Bigarren zatian, golak

Bigarren zatian erabat aldatu da lehia. 55. minutuan, Idigorasek lehenengo gola egin du. Area ertzean baloia lapurtu eta atezainaren aurrean baloia gurutzatuta egin du gola. Hurrengo jokaldian, Beriok izan du berdinketa egiteko aukera, baina baloia kanpora bota dute.
Berdinketa 72. minutuan etorri da. Korner baten ondoren Berioko jokalariek baloia buruz sartu dute atean.
Berdinketarekin etxeko jokalariak urduritu egin dira. Hala, Beriok baloia zelai erdian lapurtzen zuenean min handia egiten zien Aloñako atzelariei.
Urduritasunak, baina, gutxi iraun du. 76. minutuan Aloñak bigarren gola egin du: Carpinterok eskuin hegaletik egindako erdiraketa bikaina buruz errematatu du Idigorasek.

Lasaitasunaren gola

2-1ekoarekin etxeko jokalariak berriro sartu dira partiduan. Aitor Orueta entrenatzaileak hainbat aldaketa egin ditu; batez ere, atzeko eta erdiko lerroak sendotu ditu. Gainera, partidua amaitzeko 5 minutu falta zirela epaileak defentsa donostiar bat egotzi du.
Lasaitasuna eman dien gola Iker Olaldek egin du. Area kanpotik jaurtitako falta eskuadratik sartu du Olaldek. Azkoagainen batutakoen txaloak jaso ditu Olaldek sartutako gol bikainarekin.

Taldea indartsu

"Emaitza onak lortzeak motibatu egin gaitu. Gainera, azkeneko postuetako lehian talde gehiago sartu ditugu", azaldu du amaieran Iker Olalde jokalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak