Mondraren aurkako derbian Aloña nagusi

Goiena 2011ko ots. 20a, 22:56

Aloña zulotik apur bat urrunago dago eta Mondra apur bat gertuago atzoko emaitzaren ostean (Aloña-Mondra, 2-0). Mondrak joko txukuna egin arren, ez zuen asmatu baloia Aloñaren atean sartzen. Aloñak, partidua mendean hartu zuen eta Mondrak azken asteotako joera kaxkarra jarraituz ez zuen golik egiterik lortu. Jaitsiera postuen bueltan dabiltza bai Mondra eta baita Aloña ere; lehena 13. postuan 25 punturekin, eta bigarrena, 14.ean, 23rekin. Bien helburua da, mailari eustea.

Lehen zatiko 35. minutuan etorri zen Agirreren eskutik, partiduko lehen gola. Aloñak, horrela, partidua menpean hartu zuen eta Mondrak azken asteotako joera kaxkarra jarraituz ez zuen golik egiterik lortu: "Aukerak izaten ditugu baina ez dugu golik sartzen eta hori arazo larria da", zioen Mondrako entrenatzaile Iban Rodriguezek atsekabeturik partidua bukatzean.
Lehen zatian oso pareko aritu ziren bi taldeak. 15. minutuan etorri zen partiduko lehen gol aukera, etxeko taldeko Bernalek area ertzean falta arriskutsu bat egin ostean. Mondrak, baina, ez  zuen aukera hura aprobetxatzen jakin. Horrela egin zuen lehen zatiak aurrera, Aloñak gola egin arte. Kasu honetan, gainera, esan behar da, Mondrako atezaina ez zela batere fin ibili: "Golak oparitu ditugu", adierazi zuen Mondrako entrenatzaile Rodriguezek. Atsedenaldira, beraz, 1-0eko emaitzarekin egin zuten. Bigarren zatian, partidua erabakitzeaz gainera, finago ibil zen Aloña.

Bigarrenean, erritmo bizia

Partiduaren erritmoa bizitu egin zen bigarren zatian eta larritasun uneak bizi izan zituen bereziki Mondrak. Hala ere, Rodriguezen mutilek ere borrokan jarraitu zuten etxeko taldea estutuz. Aloñaren bigarren gola Idigorasek egin zuen 75. minutuan, atezaina aurrez aurre gainditu ondoren.

Hiru puntuak, garrantzitsuak

Etxeko taldearendako berebiziko garrantzia dute atzo eskuratutako hiru puntuek: "Ni entrenatzaile nagoenetik etxean irabazten dugun lehen partidua da; talde bat gehiago sartu dugu jaitsiera postuetan eta hiru puntu hauek guretzat oso garrantzitsuak dira", adierazi zigun Aloñako entrenatzaile Aitor Oruetak.
Dena den, eta kasu honetan hiru puntuak etxean gelditu baziren ere, bi entrenatzaileak azaldu ziren gustura eta pozik norbere mutilek egindako lanarekin.

Sailkapenean pareko

Jaitsiera postuen bueltan dabiltza bai Mondra eta baita Aloña ere; lehena 13. postuan 25 punturekin, eta bigarrena, 14.ean, 23rekin. Bien helburua da, mailari eustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak