Oñati Zer0 Zabor taldeak diaporama emanaldia eta dokumentala izango dira ikusgai

Maider Arregi 2011ko ots. 8a, 11:25

Hilaren 11n, barikuan, Oñati Zer0 Zabor taldeak zaborraren ibilbidea azaltzen duen diaporama eskainiko du 18:00etan gaztetxean. Ondoren, Historia de las cosas izeneko dokumentala izango da ikusgai. 22:00etan, Never Surrender eta  CC627 puk eta rock taldeen kontzertuak izango dira.

Oñati Zer0 Zabor taldeak, atez ateko zabor bilketaren aldeko apustua egiten du bosgarren edukiontzia eta erraustegia baztertuz. Hala, atez ateko zerbitzuaren gaineko informazioa eskuratu nahi duen herritarrak barikuan izango du aukera gaztetxean 18:00etan hasita. Informazio gehiago: onatizerozabor.blogspot.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak