goiena.eus

Ana Periañez da Oñatiko pediatra berria

  Osasuna  Oñati

Abenduan hasi zen lanean, eta Elena Garrido medikuarekin eta Txaro Txopitea erizainarekin osatzen du Osasun Zentroko pediatra zerbitzuko taldea. Herrian zegoen ume kopurua ikusita, bigarren pediatra baten beharra zegoela ikusi zuten Osakidetzako ordezkariek. Hori horrela, umeak bi pediatren artean banatu dituzte: bakoitzak 741 ume izango ditu ardurapean.

Azken urteotan pediatra bakarra egon da Oñatin –Ana Rio–, eta aldika familia-medikuaren laguntza izan du. Aurrerantzean egoera berbera izango da; hau da, pediatra eta familia-medikua egongo dira. Berrikuntza da, norberak ume kopuru zehatza izango duela: Periañezek 741 ume eta Garridok beste horrenbeste.
"Pediatren arazoa haratago doa. Ez dago pediatrarik, eta dauden apurrak hiriburu handietan geratzen dira. Hori horrela, Oñati bezalako herrietan gabezia izaten dugu. Egun pediatra bakarra dugu. Elena Garrido familia-medikua da, baina azken bi urteotan pediatra lanak egin ditu gurean, eta guraso gehienek ezagutzen dute", esan digu Santiago Ayechuk.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Entzun dut pediatra berriak ez dakiela euskaraz. Horrela balitz larria izango litzateke ume askok itzultzailea eraman beharko luketelako. Bateon batek ba ote daki egia den ala ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa