Bigarren deialdia Oñatin kolon minbizia detektatzeko proba egiteko

Mireia Bikuña 2011ko urt. 25a, 13:00

Lehen deialdian parte hartu ez zuten herritarrak gonbidatu gura dituzte Osakidetzatik: 50 eta 69 urte artekoek egin dezakete proba. Lehen fasean gutuna jaso zuten 2.693 oñatiarrettik 1.455k egin zuten proba, %61,8k. Horietatik 100 positiboak izan dira. Hori horrela, 84 kolonoskopia egin dituzte. Horietatik, 18 probatan minbiziaren lehen sintomak topatu dituzte, eta bitan minbizia aurreratua.

2010eko maiatzean hasi zuten kanpaina Oñatin, eta udako oporren ondoren, irailean hasi ziren berriro ere. Hasieran %70eko parte-hartzea izan zuten, baina azken hilabetetan jaitsi egin da kopuru hori. Osasun zentroan uste dute bi izan daitezkela arrazoiak: alde batetik, proba entregatzeko epea bukatuta dagoela pentsatzea; eta, beste alde batetik, potean jarri beharreko pegatinak galduta izatea. Bietan, arazoa konpon daiteke osasun zentroan bertan, edo 900 84 00 70 doako telefonora deituta.
Bestalde, dei berezia egiten diete 2010ean 50 eta 69 urte artean bete zutenei. Proba egiteko gutuna jaso ez badute, aurretik aipatu dugun telefonora dei dezakete, edo familiako medikuari edo erizainari galdetu.

Proba erraza


Egin beharreko proba oso erraza da. Beharrezko kita anbulatorioan jaso ahalko da. Kaka lagin bat eraman beharko da hiru egunen buruan, laborategian analizatu dezaten. Proba egiten dutenek bi asteren buruan jasoko dute emaitza etxean, gutun bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak