Sara Mantxola: "Lotsatu egin nintzen nire burua pantaila handian ikusi nuen lehenengo aldian"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko urt. 21a, 14:51

Sekulako oparia jaso zuen Sara Mantxola oñatiarrak 11 urte betetzeko zen bezperatan; eskolatik etxera heldutakoan, parte hartu zuen La caja de botones film laburrak Goya sarietarako izendapena lortu zuela jakin zuen. Otsailaren 13an izango da Goya sarien gala.

Sara Mantxolaren, zinemagintzan eskarmentu handia duen Aitor Mantxolaren alaba, proposamena izan zen La caja de botones film laburraren casting-ean parte hartzea, aitari, film labur horretako Argazki Zuzendariari, mahaiaren gainean zuen gidoia irakurtzeko eskatu eta istorioa asko gustatu ostean. Pozik dira orain, aita-alabaren lanak emandako fruituaz, etxekoak zein erreodajean parte hartu duten kide guztiak.

Arrasate Irratian izan dira Sara eta Aitor Mantxola, aita-alabak. Jarraian duzue irratian kontatutakoak entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak