'Vaya semanita' ikusteko sarrerak salgai daude

Mireia Bikuña 2011ko urt. 10a, 12:26

ETBko saioan oinarritutako antzezlana ikusi gura dutenek dagoeneko sarrerak eros ditzakete kultura etxean 12 eurotan. Emanaldi bikoitza egingo dute hilaren 28an: 20:00etan bata, eta 22:30ean bestea.

Andoni Agirregomezkorta, Javier Antoin, Itziar Atientza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz igoko dira oholtza gainera. ETBn ematen duten Vaya semanita saioko momenturik onenak aukeratu eta  antzerkirako moldatu dituzte. Egunerokotasunaren kronika egingo dute: politika, gizarte harremanak, lana, futbola, euskal izaera...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak