Montse Ereño: "Gurasoek seme-alabei sare sozialetan ibiltzeko laguntasun hezitzailea eman behar die"

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 26a, 14:10

Internetek eskaintzen dituen aukerak oso zabalak direla ez dago zalantzarik. Baina horrenbeste aukeren artean gaztetxoek aurki ditzaketen arriskuak ere badaude Interneten eta sare sozialetan. Arrisku horiek zeintzuk diren eta nola ekidin daitezken jakiteko, gurasoendako hitzaldia antolatu zuen atzo Ulmak.

Gazteek Internet geroz eta gehiago erabiltzen dute eta edukiak partekatzen dituzte; nagusiki beraien artean komunikatzeko, eta argazki eta bideoak igo eta iruzkinak egiteko. Gainera, gazteek Internetekiko erakusten duten jarrera oso aktiboa da.

Hala ere, Montse Ereñok, Mondragon Unibertsitateko informatika irakasleak, esan zuen gazteei Internet bakarrik erabiltzen uzten diegula eta horrela, aukera dutela eurentzat egokiak ez diren edukietara iristeko.

Ereñok gaineratu zuen beharrezkoa dela gurasoek seme-alabei laguntasun hezitzailea ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak