Herriko gaztetxoak, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 25a, 18:35

Azaroaren 25aren harira hainbat erakundek abiarazitako Beldur barik! kanpainaren barruan, genero indarkeriaren aurrean gazteen sentsibilizazio da aurtengo helburu nagusia. Zentzu horretan, ekitaldi berezia egin dute: Udalak martxan jarritako pegatina lehiaketako sari banaketa.

Ertzaintzak iaz esku hartu zuen genero indarkeria kasuen %35etan, biktimek 18 eta 30 urteen artean zituzten.

Gauzak horrela, hainbat erakundetatik abiarazitako Beldur barik! kanpainak, gazteen artean jarrera sexistarik ez izatea du helburu. Hori dela eta, Oñatiko Udalakpegatina lehiaketa antolatu du ikastetxeetako neska-mutikoen artean, eta gaur eman dituzte jakitera irabazleak. Jone Medrano, Anartz Azkarate, Izar Biain, Jorge Espinal eta Irati Barrenak osatutako taldea izan da irabazle, Ez isildu, ez izan indarkeriaren konplize leloa duen lanarekin. 30 lan aurkeztu dira denera lehiaketara eta ikasbidairako izango den diru sariaz gain, talde irabazlearen lana jaietan ikusiko da, pegatina edo txapa formatuan.

Sari banaketan, Lourdes idoiaga alkateak neska-mutikoek egindako lana eskertu du, eta esan du eredu direla. Gaurko osoko bilkuran Berdinsareak landutako adierazpena aurkeztuko duen adierazpena ere azaldu du Idoiagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak