Topalekuko azaroko egitarauko nobedade nagusia da. Diskofesta izango dute egubakoitzean, Gaztelekuan. 19:00etan hasiko da, eta Sound Project talde oñatiarraren ardura izango da Topalekua dantzan jartzea. Gainera, esan behar da kurtsoari hasiera emateko ardura ere eurena izan zela, hortaz, badute esperientzia Topalekuko gaztetxoekin. Diskofestak erantzun ona izaten badu, Topalekuko arduradunen asmoa da aurrerantzean hilero egitea horrelako zerbait. Aukera ezin hobea dute, hortaz, dantza gustuko dutenek gorputza astintzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.