Jon Odriozola Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendaria izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 5a, 14:53

Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendari berria izango da Jon Odriozola oñatiarra. Bi urte dira profesional mailako Euskaltel-Euskadi taldea utzi zuela; orain, amateur mailako taldea hartuko du. Adierazi digu bere asmoa dela Gipuzkoa mailan talde profesional bat sortzea.

Zapatuan izango du taldekideekin lehenengo hitzordua Odriozolak. Bidelan-Kirolgi taldeko zuzendari berria izango da amateur mailan oñatiarra. Kirol arduradun nagusia izango da.

Afizionatu mailako taldea osatzeko gogoa

2008an utzi zuen Odriozolak Euskaltel-Euskadi. Ordutik afizionatu mailako talde bat osatzeko gogoa izan du, baina bizi dugun egoera ekonomikoak ez dio larregi lagundu horretan.

Orbea, Euskaltel eta Bidelan 

Bidelan-Kirolgi Odriozolaren hirugarren taldea izango da zuzendari bezala. Aurretik, Orbean eta Euskaltelen ibili zen oñatiarra. Azaldu du oraingo lana Orbean egiten zuenaren antzerakoa izango dela.

Gipuzkoa mailako talde profesionala

Bere nortasuna eta ideiak utzi gura ditu Odriozolak Bidelanen. Gazteekin lanean hasi, aurrera begira profesional mailako talde bat osatzeko Gipuzkoan. Gainera, txirrindularitzak aldatu beharra duela uste du; azken bi urte hauetan etxetik ikusi du txirrindularitza, eta ez zaio larregi gustatu ikusitakoa Odriozolari. Egoera txarra dela eta aldatu beharra daukala uste du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak