Elkar-Hezi ikastetxeak jolas kooperatiboak sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu.

Ander Monedero 2010ko aza. 5a, 16:04

Lehiakortasuna alde batera uztea eta elkarlana bultzatzea da horien helburua eta 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako eta horien gurasoentzat zuzendutako ekimena da.

2 eta 12 urte bitarteko haurren artean jolas kooperatiboak sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu Oñatiko Elkar-Hezi ikastetxeak; atzo eman zieten hasiera. Bi multzotan banatu dituzte jardunaldiotan izena eman duten 40 ikasleak: alde batetik 2 eta 6 urte bitartekoak eta bestetik 6tik eta 12ra artekoak. Gaur egun gehien egiten diren jolasek lehiakortasuna sustatzen dute eta jolas kooperatiboek, aldiz, elkarlana eta guztien parte hartzea bultzatzen dituzte.


Ekimen honen antolatzaileek, Elkar-Hezi ikastetxeak eta Bakeola elkarteak, joko kooperatiboek neska mutikoen arteko integrazioan egiten duten lana nabarmendu dute. Askotan, ohiko jolasetan, lehiakortasunaren erruz, zenbait ume baztertu egin ohi dira; jolas kooperatiboetan, berriz, guztien artean garatzen dira estrategiak jolasak bukatzeko.

Elkar-Hezi ikastetxeak urteak daramatza jolas hauek umeen artean sustatzen, baina orain erabaki dute jolas metodologia hori gurasoei zabaltzea.

Atzo izan zen lehen saioa eta hilaren 18an izango da bigarena eta azkena. Ekimen honen bultzatzaileek nahi dute jardunaldi horietan landutako jolasak gurasoek beraien seme-alabekin etxean jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak