Kirol jardueretan izan beharreko jarreraz jardungo dute egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 3a, 17:13

Aloña Mendiko futbol sailak antolatu du hitzaldia. Jokalariei, haien gurasoei eta entrenatzaileei zuzenduta dago. Egubakoitzean izango da hitzaldia, kultura etxeko aretoan, 19:15ean. Hitzaldiaren gaia hau izango da: 'Kirol ekintza baten izan beharreko portaera'. Epaileen Batzorde Teknikoaren ordezkari batek eta epaile lanetan dabiltzanek parte hartuko dute hitzaldian: Jose Luis Colinak, Epaileen Batzorde Teknikoaren ordezkariak eta Asier Matellanes eta Josu Cambeses epaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak