Salbuespenak izango dira
Hazienda batzordearen proposamena batzorde guztietan aztertu ostean, erabaki dute hainbat salbuespen egitea: jarduera ekonomikoen zerga, obren zerga, ludoteka eta udalekuak ez dituzte igoko; landa lurren zerga igoko da %0,5; zabor tasa igoko da, mankomunitatearen proposamena jarraituz, %1,99; kiroldegiko tasak igoko dituzte %4,3. Gainontzeko zergak baino bi puntu gehiago igoko da kiroldegiko zerga. Diruzainak adierazi zuen hori horrela dela zerbitzuaren defizita ez igotzeko.
Gutxienekoak jarriko dituzte eraikuntzan
Azaldu behar da obren tasak ez dituztela igoko, baina eraikuntza motaren arabera gutxieneko batzuk jarriko dituztela (sukaldea, komunak, leihoak...).
Oñati ezkerretik, kontra
Oñati ezkerretik koalizioak azaldu zuen egoera ekonomikoa kontuan hartuta "zergak dauden bezala" utzi beharko liratekeela. Gaineratu zuten langile gehienek ez dutela KPIak markatutako soldata igoera izango. Bestalde, eskatu zuten kutxazain automatikoen gune publikoen okupaziogatik tasak jartzea.
PPkoa abstenitu egin zen
PPkoak ere, bere aldetik, gauza bera eskatu zuen: zergak izoztea.