20:00etan jaitsiko da txantxikua

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 28a, 18:18
Txantxikuaren jaitsierarekin hasiko dira jaiak: danborrada, trialsina, patata tortila lehiaketa, umeendako jolas parkeak, sokamuturrak, Betizu, manifestazioa, suzko erruerak, motor erakusketa, herri kirolak, Herri Eguna, kontzertuak, Errosaixo biharamun eguna...

Gaur, eguaztena, hasten dira jaiak eta astelehena bitartean iraungo dute. Urtero bezala, danborrada egingo dute jaietako lehen egunean.

Patata tortila lehiaketa txosnetan

Aurten lehendabiziko aldiz, patata tortila lehiaketa antolatu du Txosna Batzordeak. Eguenean egingo dute, San Migel egunean, eta koadrila batzuk eman dute dagoeneko izena. Patatak, arrautzak, olioa eta gatza Txosna Batzordeak jarriko ditu; koadrilek zartagina, kanping-gasa eta kutxiloa eraman beharko dute. Epaimahaian, sukaldari ibiltzen diren oñatiarrak daude. Lehiaketa aurretik, herri kirolak ere egingo dituzte txosnetan. Kontzertuak ere egongo dira.

Herri Eguna

Aurten, herriko baserritarrek bakarrik ekarriko dituzte euren produktuak kalera. Unibertsitate aurrean egongo dira ganadu erakusketa, fruta, barazk, ardi, ahari eta gazta lehiaketa eta klaustroan artisauen lanak. Plazan, Gipuzkoako 22 sagardotegi egongo dira sagardoa zerbitzatzen. Institutu aurreko tabernaren ardua, Ezker Abertzaleak izango du aurten ere. Herri bazkaria Zubikoan egingo dute eguerdian, eta herri kirolak arratsaldean.

Paella

Laixanek, aurten ere, paella egingo du bazkaltzeko Errosaixo biharamun egunean. 500 txartel inguru saldu dituzte. Txosna gunean emango dute paella, 14:30etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak