Gaztetxearen auzian, Ezker Abertzaleari erantzun dio Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 22a, 11:51
Gaztelekua eta Gaztetxea “paraleloak” direla esan zuen Ezker Abertzaleak eta EAJren jarrera salatu zuen. Udal Gobernu Batzordeak hitz horiei erantzun die orain: gazteek ez dutela inoren kontrola onartzen esan eta gazte batzordean parte hartzeko eskatzen dio.

Joan den astean, Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa egin zuen gazteriaren inguruan Oñatin sortu diren azken gertakizunen inguruko iritzia emateko. Ezker Abertzaleak esan zuen Gaztelekua zein Gaztetxea zilegiak direla Oñatin, “baldin eta norberarekin askatasuna zein elkarbizitzarako oinarrizko arauak errespetatzen diren”. Gaztetxea okupatu zutenetik gazteria “EAJren mehatxupean” bizi dela ere esan zuen.

Udal Gobernu Batzordeak adierazpen hauei erantzun die orain, gazteek “zuen kontrola ere” ez dutela onartuko esanaz.

Gazte Batzordea

Udal Gobernu Batzordeari “bitxia eta esanguratsua” iruditzen zaio Ezker Abertzaleak “Gazte Batzordearen bileretara huts egitea”eta “benetan akordioaren bila eta gazteen alde” badaude, ekarpenak han egiteko esan die.

Bestalde, Udal Gobernu Batzordeak gogoratu nahi dio Ezker Abertzaleari, beti jaso duela euren babesa “Gaztelekua Oñatiko gazteriarendako azpiegitura izan zedin” eta “orain arte bat etorri” direla Gaztelekuaren irekitze eta ixte ordutegiarekin eta adinari eta kontsumoari mugak jartzeko orduan.

Bestetik, “Gaztetxean gertatzen ari diren arau hausteen erantzule” ez egiteko eskatzen dio Udal Gobernu Batzordeak Ezker Abertzaleari eta esaten dio berak ere jakin badakiela Gazte Asanbladako kideekin “hitz egiten” ari dela Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak