Oñatiko Zurigorri Taldea aurkeztuko dute eguenean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 21a, 11:07
Athletic futbol taldearen peña da Oñatiko Zurigorri Taldea. Eguenean aurkeztuko dute, kultura etxean, 19:00etan. Athletic zale guztiak daude gonbidatuta.

Antton tabernan du egoitza Oñatiko Zurigorri Taldeak. 30 bat lagun dira dagoeneko. Athletic-en lagunartea eratuta dago eta eguenean,bihar, da aurkezpen ofiziala; kultura etxean, 19:00etan. Hantxe azalduko dituzte euren asmoak: bazkideen artean San Mameserako sarrerak zozketatzea, filosofia, helburuak... Oñatiko Athletic zale guztiak daude gonbidatuta. Eurekin harremanetan jarri gura duenak, Antton tabernara joan edo idatzi mezua hona

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak